XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hots txikienik ere ez du entzuten eta gero eta beldur handiagoa du.

Ohean zegoen amona aurreko egunean Juttarekin telebista ikusten eta platera jaurtikitzen ari izana zen.

Mila puska egin ziren... edo hamar.

Benetan, ezin zitekeen horrela egon.

Ezina da, amona... baina hala zirudien.

Sendagai-botilatxo bat dago ohearen ondoko gaumahaitxoan.

Eta goilare bat alboan.

Ai, horregatik zegoen usain hura, sendagaiarengatik.

Supituki zerbait entzuten du Juttak.

Zurrungatxo bat.

Entzun egin al du? Ezetz espero du.

Bai.

Ez al da berriz ere entzun agian? Oso isil, zurrungatxoa?.

Ba, Juttak uste du entzun egin duela.

Horrek lasaitu egiten du, eta orain ez dauka begira-begira egon beharrik, lurrari itsatsita bezala.

Zurrunga egiten duena, bizirik dago.

Amona zurrungaria!, pentsatzen du Juttak.

Amona zurrungari maitea.

Eta sentimendu bero batek hartzen dio gorputza Juttari.

Beste apurtxo bat hurbiltzen da amonaren ohera.

Hori ez da orain hain zaila.

Poliki dabil, ez bait du amona esnatu nahi.

Sendagai-botilatxoak dio: Madosan forte.

Juttak inoiz entzun gabeko hitzak dira.

Madosan forte.

Amonak lotan jarraitu behar du.

Beraz Jutta irten egiten da gelatik.

Atea itxi egiten du.

Bizirik balego bezalako zarata egiten du berriz ere.

Kanpotik berriro gelari adi jartzen zaio eta ez du entzuten... ezer.

Ezta zurrungatxo bat ere.

Baina ez da engainatu lehen.

Bai, arropa-kakoan esekita dago amonaren abrigua.

Juttak usain egiten dio.

Bai, usain hau dario amonari, sendagai-usainik ez duenean.

Usain hori... berriro usnatzen du... askoz hobea da.

Amonarena da.